Desagertzeko arriskuan dauden animnaliak
Bitakora honen bidez, desagertzeko arriskuan dauden espezie animal askoren berri emango dut. Zeintzuk izaten diren desagertze hauen eragile nagusienak aipatuko dira: gizakiak, berotze efektua, desertizazioa, etab.
Honez gain, umeekin erabiltzeko zenbait material interesagrri publikatuko dut: bideoak, Power Point-ak, ipuinak eta aurkitzen ditudan gauza guztiak.
Benetan espero dut zuen gustokoa izatea plataforma hau eta batez ere baliagarria eta erabilgarria behintzat izatea.

2008/01/20

Tigre zuria


Tigre zuria edo errege tigrea -bere larru zuriak errege baten indarra ematen zuela pentsatzen zuten garai batean- galtzeko zorian dago.

Bere larru preziatuarengatik dago, hain zuzen, desagertzeko zorian. Munduan 210 tigre zuri gelditzen direla uste da, eta gehienak zoologikoetan daude.

Asiako iparraldeko toki hotzetan bizi da, hau da, Siberian eta Txinan. Himalaia mendikatean ere badago.

Tigreen artean handiena da. Isatsarekin, 3 metro luze da. Gehienetan begi urdinak ditu.

Animalia bakartia da, baina taldeetan ere aurkitu izan dituzte.

No hay comentarios: