Desagertzeko arriskuan dauden animnaliak
Bitakora honen bidez, desagertzeko arriskuan dauden espezie animal askoren berri emango dut. Zeintzuk izaten diren desagertze hauen eragile nagusienak aipatuko dira: gizakiak, berotze efektua, desertizazioa, etab.
Honez gain, umeekin erabiltzeko zenbait material interesagrri publikatuko dut: bideoak, Power Point-ak, ipuinak eta aurkitzen ditudan gauza guztiak.
Benetan espero dut zuen gustokoa izatea plataforma hau eta batez ere baliagarria eta erabilgarria behintzat izatea.

2007/10/16

Planeta hobe baten bila

http://es.youtube.com/watch?v=Zf4hrlawTbc


Youtube-n aurkitu dut bideo hau eta nahiko interesagrria iruditu zait. Nire gaiarekin guztiz erlazionatuta dago, desagertzeko arriskuan dauden animalien argazkiak dira. Oso irudi politak agertzen ditu.

Ornitorrinkoa

Ornitorrinkoa ugaztuna da uretan bizi da gehien bat Tasmanian (Australian) aurkitzen da, Ornithorhynchidaeren espezieko ezagutzen den animali bakarra da. 40-60 cm inguru neurtzen ditu isatsak 15 cm neurtu ditzake eta 0.8-2.5 kilo inguru pisatu. 30 urte inguru bizi da bere mokoa ahatearenaren antzekoa da, bere isatsa berriz kastorearenaren antzekoa da ilea satorrenaren antzekoa. Atzeko hanketan pozoia dute, pozoi hau sugerik pozoitsuenaren bezain pozoitsua da. Umeak arrautzetatik jaiotzen dira eta amaren esnetaz elikatzen dira baina ornitorrinkoak ez dituzte titiak esnea bularrean dauzketen poro batzuetatik irtetzen da. Animali hau oso bitxia da.

Ernaldia: 15 egunObiparoa. Errutaldia: 2 arrautz Arrautzaren neurriak: 17x14zm
Buztanaren luzera: 10-15zm Luzera jaiotzean: 2’5zm Kumeak kabia uzten dute 4 hilabete daukatenean
Biziraupena: 15 urte gutxi gorabeheraHelduen pisua: 0’5-2KgGorputzaren luzera: 30-45 zm


Taldea: OrnodunaMota: ugaztunaOrdena: Monotrema
Familia: Ornitorrinkidoak Genero eta espeziea: Ornithorhynchus anatinus (orrnitorrinkoa)



2007/10/02

Desagertzear dauden espezieak

Nire bitakorarekin hasteko nahiko luzea, baina oso interesgarria den artikulu hau:
Desagertzear dauden espezieak
Honetan, animalien desagerpenaren eragile nagusiena agertzen da: GIZAKIA. Guk geuk gara espezie animal askoren desagerpenaren errudunak.
Artikuluak guzti hau azaltzen digu: nola jakiten den espezie bat desagertzear dagoela, arrisku bizian dauden animaliak, etsai nagusiena gizakia dela (goian esan bezalaxe), animaliak babesteko neurriak eta biodibertsitatea nazioarteko hitzarmena.