2008/01/20
TUTORIALA: Zer den eta nola publikatzen
Hau da, hain zuzen ere, Youtube-n igo dudan tutoriala: Zer den eta nola publikatzen den wiki bat. Bideoaren kalitatea ez da oso ona. Baina bidoan agertzen den guztia ahoz esaten da. Beraz, orientabide bezala baliagarria izango dela pentsatzen dut.
Nahiago baduzue bideoa youtube-n bertan ikustea.Honako hau da, bideoaren URL-a: http://www.youtube.com/watch?v=_SfFW1hGY00.
Hartz polarra
Lehorreko ugaztunetan, haragijale handiena hartz polarra da. Eta nekez agertuko da handiagorik. Biologoen kalkuluen arabera, 1.100 kilotik gorako harrapari batek arazo metaboliko handiegiak izango lituzke bizi ahal izateko. Antza, orain arteko datuek baieztatu egiten dute kalkulu hori; inoiz neurtu den hartzik handiena 1.002 kilokoa zen.
Harrapari pisuagoek oso animalia handiak harrapatu beharko lituzkete, baina harrapaketa horren gastua ez luke konpentsatuko harrapatutakoak. Harrapari txikietan ez da hori gertatzen.
Oro har, hogei bat kilotik beherakoak animalia txikiak janda bizi daitezke, baina, muga horretatik gorakoek beren neurriko harrapakinak edo handiagoak behar dituzte. Zenbat eta harrapari handiagoak izan, orduan eta harrapakin handiagoak behar dituzte. Baina horrek muga bat du: energiaren muga. Ehizan gastatutako energia baino gehiago berreskuratu behar da harrapatutakoa janda. Biologoen esanean, tona batetik gorako harrapariek nekez lortzen dute hori.
Etiketak:
animaliak,
arriskuan,
haragijalea,
hatz polarra
Kolibria
Kolibri gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?
Gaur egun ez dago kolibririk Europan. Hirurehun espezietik gora ezagutzen dira, eta gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?
Alemanian aurkitutako fosil batek eman die argibidea paleontologoei. Izen esanguratsua jarri diote fosileko kolibriari: Eurotrochilus inexpectatus. Izen horrekin argi utzi dute nolako ezustekoa izan den duela 30 milioi urteko kolibri baten fosila Europan aurkitu izana.
Aurkikuntza honek, orain arte zituzten zalantzak argitzen lagundu du, baina galdera gehiago ekarri dizkie ikertzaileei, ez baitzuten espero kolibrien arbasoen bila Europara joan beharko zutenik.
Tigre zuria
Tigre zuria edo errege tigrea -bere larru zuriak errege baten indarra ematen zuela pentsatzen zuten garai batean- galtzeko zorian dago.
Bere larru preziatuarengatik dago, hain zuzen, desagertzeko zorian. Munduan 210 tigre zuri gelditzen direla uste da, eta gehienak zoologikoetan daude.
Asiako iparraldeko toki hotzetan bizi da, hau da, Siberian eta Txinan. Himalaia mendikatean ere badago.
Tigreen artean handiena da. Isatsarekin, 3 metro luze da. Gehienetan begi urdinak ditu.
Animalia bakartia da, baina taldeetan ere aurkitu izan dituzte.
Etiketak:
animaliak,
arriskuan,
asia,
haragijalea,
tigre zuria
Animalia eta espezie ugari galtzorian
Azken urte hauetan, galzorian dauden animalia eta landare espezieen kopurua handitu egin da, 16.300 espezie baino gehiago desagertzeko arriskuan daude, 2007. urteko zerrenda gorriaren arabera. Bestalde, hamar espezietatik lau gizakiaren erruz galtzen da eta egoera ez doa hoberantz. Datu berri eta, era berean, kezkagarri honekin gero eta urrunago geratzen da biodibertsitatea mantentzeko hitzarmenak adostutakoa, espezieen desagerpen prozesua 2010. urterako geldiaraztea, hain zuzen ere. Lurreko bizia agudo desagertzen ari da eta hala jarraituko du premiazko ekintzak burutu ezean. Arazo guztiek bezala, honek ere bere konponbidea du, zalantzarik gabe, eta egiteko honi soluzioa bilatzea gizakiaren betebeharra da, bera baita erantzule.
Artikulu osoa irakurri nahi izanez gero hemen klikatu: http://www.euskaljakintza.com/2007/11/23/animalia-eta-landare-espezie-ugari-galtzorian/
Sarean aurkitutako BLOG-A: ANIMALZALEA
Aukeratu dudan hirugarren blog hau animalzalea , ez dauka zerikusi zuzena nire gaiarekin. Baina interesagrria iruditu zait. Animalien inguruan dihardu. Eta animalien maitaleak bazarete gomendatzen dizuet blog honetara sartzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)