Gorbeiako Parke Naturalean 167 animalia mota ornodun bizi dira. Eurosiberiar jatorriko animaliak dira oro har, eta badira Mediterraneoko zenbait animalia mota ere. Animalia mota guztien artean bereziki azpimarratzekoak dira mendigunearen lur garaienetan bizi diren animalia mota menditarrak eta harkaitzetako motak.
Aipagarriak dira Euskal Herrian desagertzeko arriskuan dauden zenbait animalia, adibidez igaraba, zeinarentzat baitira ezinbestekoak ur garbia eta egoera onean dauden ibai ertzeko basoak. Baias, Zubialde eta Arratia ibaien ertzetako haltzadien egoera onari esker iraun du bizirik igarabak ibai horietan, eta igarabak ez ezik bizirik diraute Pirinioetako desmanak, buztanikara horiak eta ur-zozoak ere.
Gorbeiako animalia mota nagusia, halere, oreina da. Gorbeialdetik desagertuta egon zen garai batean, baina orain dela zenbait hamarraldi berriro ekarri zen, eta gaur egun erabat bertakotuta dago, eta ugaltzen ari da.
Mostrando entradas con la etiqueta igaraba erraldoiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta igaraba erraldoiak. Mostrar todas las entradas
2008/01/20
Gorbeiako Parke Naturala
2007/11/06
Arriskuan aurkitzen diren animaliak
Munduan animali ugari daude, baina, batzuk arrisku bizian aurkitzen dira: klima aldaketak, gizakia eta hainbat faktoren eraginez. Honako zerrenda honetan daude arrisku handienean aurkitzen diren animaliak: errinozeronteak, tigreak, elefanteak, txinpantzeak, igaraba erraldoiak, panterak, kolibriak , igel exotikoak, hegazti… animali guzti hauek arrisku bizian daude, gizakiak bere mesderako arrapatzen dituelako; larrua, haiengandik elikagaia, garaikurrak, espezimen biziak, turismo gaiak, botika tradizionalak… eskuratzearren. Gehienetan bildumagileak, zoologikoak, ikerketa biomedietarako laborategiak.. izaten dira animali hauen azken helmuga. Horregatik pertsona askok babesten dituzte animali hauek.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)

