Desagertzeko arriskuan dauden animnaliak
Bitakora honen bidez, desagertzeko arriskuan dauden espezie animal askoren berri emango dut. Zeintzuk izaten diren desagertze hauen eragile nagusienak aipatuko dira: gizakiak, berotze efektua, desertizazioa, etab.
Honez gain, umeekin erabiltzeko zenbait material interesagrri publikatuko dut: bideoak, Power Point-ak, ipuinak eta aurkitzen ditudan gauza guztiak.
Benetan espero dut zuen gustokoa izatea plataforma hau eta batez ere baliagarria eta erabilgarria behintzat izatea.

Mostrando entradas con la etiqueta arriskuan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arriskuan. Mostrar todas las entradas

2008/01/20

Hartz polarra


Lehorreko ugaztunetan, haragijale handiena hartz polarra da. Eta nekez agertuko da handiagorik. Biologoen kalkuluen arabera, 1.100 kilotik gorako harrapari batek arazo metaboliko handiegiak izango lituzke bizi ahal izateko. Antza, orain arteko datuek baieztatu egiten dute kalkulu hori; inoiz neurtu den hartzik handiena 1.002 kilokoa zen.

Harrapari pisuagoek oso animalia handiak harrapatu beharko lituzkete, baina harrapaketa horren gastua ez luke konpentsatuko harrapatutakoak. Harrapari txikietan ez da hori gertatzen.

Oro har, hogei bat kilotik beherakoak animalia txikiak janda bizi daitezke, baina, muga horretatik gorakoek beren neurriko harrapakinak edo handiagoak behar dituzte. Zenbat eta harrapari handiagoak izan, orduan eta harrapakin handiagoak behar dituzte. Baina horrek muga bat du: energiaren muga. Ehizan gastatutako energia baino gehiago berreskuratu behar da harrapatutakoa janda. Biologoen esanean, tona batetik gorako harrapariek nekez lortzen dute hori.

Kolibria


Kolibri gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Gaur egun ez dago kolibririk Europan. Hirurehun espezietik gora ezagutzen dira, eta gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Alemanian aurkitutako fosil batek eman die argibidea paleontologoei. Izen esanguratsua jarri diote fosileko kolibriari: Eurotrochilus inexpectatus. Izen horrekin argi utzi dute nolako ezustekoa izan den duela 30 milioi urteko kolibri baten fosila Europan aurkitu izana.

Aurkikuntza honek, orain arte zituzten zalantzak argitzen lagundu du, baina galdera gehiago ekarri dizkie ikertzaileei, ez baitzuten espero kolibrien arbasoen bila Europara joan beharko zutenik.

Tigre zuria


Tigre zuria edo errege tigrea -bere larru zuriak errege baten indarra ematen zuela pentsatzen zuten garai batean- galtzeko zorian dago.

Bere larru preziatuarengatik dago, hain zuzen, desagertzeko zorian. Munduan 210 tigre zuri gelditzen direla uste da, eta gehienak zoologikoetan daude.

Asiako iparraldeko toki hotzetan bizi da, hau da, Siberian eta Txinan. Himalaia mendikatean ere badago.

Tigreen artean handiena da. Isatsarekin, 3 metro luze da. Gehienetan begi urdinak ditu.

Animalia bakartia da, baina taldeetan ere aurkitu izan dituzte.

Animalia eta espezie ugari galtzorian


Azken urte hauetan, galzorian dauden animalia eta landare espezieen kopurua handitu egin da, 16.300 espezie baino gehiago desagertzeko arriskuan daude, 2007. urteko zerrenda gorriaren arabera. Bestalde, hamar espezietatik lau gizakiaren erruz galtzen da eta egoera ez doa hoberantz. Datu berri eta, era berean, kezkagarri honekin gero eta urrunago geratzen da biodibertsitatea mantentzeko hitzarmenak adostutakoa, espezieen desagerpen prozesua 2010. urterako geldiaraztea, hain zuzen ere. Lurreko bizia agudo desagertzen ari da eta hala jarraituko du premiazko ekintzak burutu ezean. Arazo guztiek bezala, honek ere bere konponbidea du, zalantzarik gabe, eta egiteko honi soluzioa bilatzea gizakiaren betebeharra da, bera baita erantzule.

Artikulu osoa irakurri nahi izanez gero hemen klikatu: http://www.euskaljakintza.com/2007/11/23/animalia-eta-landare-espezie-ugari-galtzorian/

Sarean aurkitutako BLOG-A: KIROLEN ETA NOTIZIEN TXOKOA

Blog honetan Kirolen eta Notizien txokoa desagertzeko arriskuan dauden animali biren deskripzioak topatu ditut: GEPARDOA ETA KATAMOTZA. Nahiz eta blog honetan beste zenbait gaietaz ere hitz egin.

Gorbeiako Parke Naturala



Gorbeiako Parke Naturalean 167 animalia mota ornodun bizi dira. Eurosiberiar jatorriko animaliak dira oro har, eta badira Mediterraneoko zenbait animalia mota ere. Animalia mota guztien artean bereziki azpimarratzekoak dira mendigunearen lur garaienetan bizi diren animalia mota menditarrak eta harkaitzetako motak.

Aipagarriak dira Euskal Herrian desagertzeko arriskuan dauden zenbait animalia, adibidez igaraba, zeinarentzat baitira ezinbestekoak ur garbia eta egoera onean dauden ibai ertzeko basoak. Baias, Zubialde eta Arratia ibaien ertzetako haltzadien egoera onari esker iraun du bizirik igarabak ibai horietan, eta igarabak ez ezik bizirik diraute Pirinioetako desmanak, buztanikara horiak eta ur-zozoak ere.

Gorbeiako animalia mota nagusia, halere, oreina da. Gorbeialdetik desagertuta egon zen garai batean, baina orain dela zenbait hamarraldi berriro ekarri zen, eta gaur egun erabat bertakotuta dago, eta ugaltzen ari da.

Sarean aurkitutako BLOG-A: ANIMALI

Sarean Animali deituriko blog hau aurkitu dut eta guztiz erlazionatuta dagoenez nire bitakoraren gairekin, interesgarria iruditu zait gai honetan zerbait gehiago sakontzeko.
Blog-ak zenbait animali ezberdinen deskripzio labur eta errazak agertzen ditu.

2007/11/06

Animaliak arriskuan




Hemen Youtube-n aurkitutako bideo interesgarri bat duzue. Bideoan ikusi ahal ditugu animali hilak, enkartzelatuak, animalien eskelotoak eta pasai desertizatuak. Irudiak harrigarriak dira, ez dakigu zer egiten ari garen munduan. Bideoaren amaieran animali askoren bideo txikiak eta oso argazki politak agertzen dira eta soilik horregatik, pena merezi du bideo hau ikustea.

Arriskuan aurkitzen diren animaliak

Munduan animali ugari daude, baina, batzuk arrisku bizian aurkitzen dira: klima aldaketak, gizakia eta hainbat faktoren eraginez. Honako zerrenda honetan daude arrisku handienean aurkitzen diren animaliak: errinozeronteak, tigreak, elefanteak, txinpantzeak, igaraba erraldoiak, panterak, kolibriak , igel exotikoak, hegazti… animali guzti hauek arrisku bizian daude, gizakiak bere mesderako arrapatzen dituelako; larrua, haiengandik elikagaia, garaikurrak, espezimen biziak, turismo gaiak, botika tradizionalak… eskuratzearren. Gehienetan bildumagileak, zoologikoak, ikerketa biomedietarako laborategiak.. izaten dira animali hauen azken helmuga. Horregatik pertsona askok babesten dituzte animali hauek.

2007/10/16

Planeta hobe baten bila

http://es.youtube.com/watch?v=Zf4hrlawTbc


Youtube-n aurkitu dut bideo hau eta nahiko interesagrria iruditu zait. Nire gaiarekin guztiz erlazionatuta dago, desagertzeko arriskuan dauden animalien argazkiak dira. Oso irudi politak agertzen ditu.

Ornitorrinkoa

Ornitorrinkoa ugaztuna da uretan bizi da gehien bat Tasmanian (Australian) aurkitzen da, Ornithorhynchidaeren espezieko ezagutzen den animali bakarra da. 40-60 cm inguru neurtzen ditu isatsak 15 cm neurtu ditzake eta 0.8-2.5 kilo inguru pisatu. 30 urte inguru bizi da bere mokoa ahatearenaren antzekoa da, bere isatsa berriz kastorearenaren antzekoa da ilea satorrenaren antzekoa. Atzeko hanketan pozoia dute, pozoi hau sugerik pozoitsuenaren bezain pozoitsua da. Umeak arrautzetatik jaiotzen dira eta amaren esnetaz elikatzen dira baina ornitorrinkoak ez dituzte titiak esnea bularrean dauzketen poro batzuetatik irtetzen da. Animali hau oso bitxia da.

Ernaldia: 15 egunObiparoa. Errutaldia: 2 arrautz Arrautzaren neurriak: 17x14zm
Buztanaren luzera: 10-15zm Luzera jaiotzean: 2’5zm Kumeak kabia uzten dute 4 hilabete daukatenean
Biziraupena: 15 urte gutxi gorabeheraHelduen pisua: 0’5-2KgGorputzaren luzera: 30-45 zm


Taldea: OrnodunaMota: ugaztunaOrdena: Monotrema
Familia: Ornitorrinkidoak Genero eta espeziea: Ornithorhynchus anatinus (orrnitorrinkoa)



2007/10/02

Desagertzear dauden espezieak

Nire bitakorarekin hasteko nahiko luzea, baina oso interesgarria den artikulu hau:
Desagertzear dauden espezieak
Honetan, animalien desagerpenaren eragile nagusiena agertzen da: GIZAKIA. Guk geuk gara espezie animal askoren desagerpenaren errudunak.
Artikuluak guzti hau azaltzen digu: nola jakiten den espezie bat desagertzear dagoela, arrisku bizian dauden animaliak, etsai nagusiena gizakia dela (goian esan bezalaxe), animaliak babesteko neurriak eta biodibertsitatea nazioarteko hitzarmena.